Zer da BIDEZKO MERKATARITZA?
Ohiko merkataritzaren ALTERNATIBA bat da, Hegoaldeko produktuak Iparraldeko merkatuetara eraman nahi dituena, pertsonak eta ingurumena ERRESPETATUZ, bitartekariak kenduz eta trukerako BIDEZKO harremanak SUSTATUZ, ez dohaintzazko harremanak soilik.
Bidezko Merkataritzaren irizpideak:
Soldata eta lan-baldintza duinak
Epe luzerako harreman komertziala
Prezioaren zati bat aurretiaz ordaintzea
Ekoizleen elkarteek euren etekinen zati bat herrialdeen oinarrizko premietarako uzten dituzte
Umeen lan-esplotaziorik eza
Gizonezkoen eta andrazkoen arteko berdintasuna
Partaidetza-bidezko funtzionamendua
Errespetua ingurumenari
Kalitatezko produktuak
JAKIEN ETA ARROPEN KONTSUMO ARDURATSUA.
Gure kontsumoak zerikusi zuzena dauka erosten ditugun produktuak ekoizten diren baldintzekin. Alkandora baten eta praka batzuen atzean, hainbat prozesu daude: lehengaien eraldaketa, diseinua, patroigintza, arropak jostea eta banatzea. Globalizazioak aldaketa handia ekarri du prozesuotan eta enpresen estrategietan.
Enpresen deslokalizazioak eta Hegoan tailerrak azpikontratatzeak lan-merkatu prekarioa ekarri du, eta merkatu horretan enpresek, askotan, langileekiko abusuak egiten dituzte.
Arropa Garbia Kanpaina laneko eskubideen aldeko nazioarte-mailako kanpaina da, 250 erakundetik gorako sareak (GKEak, sindikatuak, kontsumitzaileen elkarteak, emakumeen erakundeak eta ikerketa-zentroak) bultzatua.
Arropa Garbia Kanpainaren helburua da jantzigintzaren eta kiroletako oinetakoen sektorean laneko baldintzak eta baldintza sozialak ikertzea eta salatzea, ehungintzaren industrian aldaketak eragiteko eta jantzigintzako katean diharduten pertsonen laneko baldintzak hobetzeko.
Informazio gehiago: www.ropalimpia.org
|